Joan den alean aipaturiko eskulan ikastaroa iadanik abiatu da. Rosa Mari, Rakel, Maixe, Loli, Pili eta bi Kontxitak, betiko partaideek segitzen dute. Pui Urtasun iruritarra, hau ere, hasieratik izan duten irakasleak hortxe segitzen du. Astearte arratsaldetan, bortz eta erdietatik zazpi eta erdietara eta Zahar Txokon aritzen dira.
Bertzalde, aurten ere, herritar talde bat astean bi egunez aerobika egiten hasia da. Ana Larretxeak ikastaroa ematen segitzen du astearte eta ortzegunetan, 18:00etatik 19:00etara.