Eskolako Guratso Elkarteak antolaturiko zenbait jarduera hasiak dira. Aurten, lau ekintza antolatu dituzte:
Gaztetxo talde bat karatea ikasten hasiak dira. Astelehen eta ortzegun arratsaldetan ematen da eta Iker Ordoki lesakarra irakaslea da.
Trikitrixa eta pandereta ikastaroa, ortzegunetan Lesakako Jone Elgorriagak ematen du eta hemen ere, ikasle talde bat bildu da.
Pilotan aritzen erakusteko, bertako pilotaria den Beñat Mitxelenak ardura hartu du aurten ere eta ortziralero, arratsaldeko 18:00etan biltzen dira. Pilota eskolaren kasuan, Guraso elkartearen eta Ekaitzaren artean antolatzen dute.
Azkenik, dantza ikastaldiaren hasiera noiz izanen den oraindik ez da zehaztua; nolanahi ere, hiru urtetik gorako haurrek izena eman dezakete.