Azaroaren 1ean XVII. Baserritarren Eguna eginen da

Nerea ALTZURI 2012ko urriaren 16a

Ekaitzak herritar guztiak gonbidatu ditu egunean parte har dezaten

Aurten ere, baserritarren eguna azaroaren 1ean izanen da. Ekaitza Elkarteak, ohi bezala, eguna prestatzeko gutuna bidali du etxez e­txe, goizeko merkatuan herritarrak parte hartzera gonbidatuz. Azkenean, herritarren partehar­tzerik gabe zaila izanen baita azoka antolatzea.

17. edi­zio honetan ere, etxe nahiz baserrietan egin eta hazitako hainbat produktu, eskulan eta azienda erakustea nahi da elkartetik, funtse­an hori baita egunaren helburua: bertan egiten dena plazan erakustea.

 Goizean herriko plaza eta frontoian aziendak, barazkiak, fruituak, gozoakiak, opilak, zerrikiak, gaztak, artisau lanak… denetarik ikusgai eta salgai izaten dira. Zortzigarren ardi gazta lehiaketa ere eginen da aurtengoan.

Azokan nola lehiaketan parte hartu nahi duenak, aste hondarra baino lehen (urriak 25) horren berri elkarteko kideren bati eman behar dio: Maixe Fagoaga (617 296458) edo Aitor Te­lletxea (647 289778).

Baserritarren egunekoa Euskara Batzordeak antolatzen duen udazkeneko kulturaldian kokatzen da. Aurten azaroaren hasierako asteburuan izanen dira kultur egunak.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun