Elizako organoa errestauratzeko jendeak eman duen dirua aski ez delako, herritar batzuk falta dena nolabait atera nahian hasiak dira. Urriaren 7an bilera egin zen eta bertaratu ziren 60 lagunek eguberrietako saskiaren errifak salduz edo jendeak emandako gauzekin merkatua edo subasta eginez dirua ateratzeko modua ikusten dute. Hurrengo ttipi-ttapan honen berri zehatzago izanen duzue.