Santxin bikain

Irune eta Itsaso 2012ko urriaren 16a

Xabier Ariztegi Santxin lanean Igantzin. TTIPI-TTAPA

 

Irailaren 29an jokatu zen Igantzin Nafarroako Harrijasotze txapelketa. Bortz harrijasotzaile aritu ziren lehian eta Xabier Ariztegi Santxin herritarra hirugarren izan zen, Unai Bertiz eta Josetxo Urrutiaren ondotik (informazio gehiago kirol orrietan).  
 
Urriaren 6a, berriz, Labaienen jokatu zen Euskal Herriko Harri ttikien txapelketa. Seiga­rren urtez segidan, Aimar Irigoien izan zen txapeldun; bigarren Izeta III, eta hirugarren Izeta IVa . Xabier Ariztegi Santxin izan zen lauga­rren gelditu zena. Lehengo urteko marka, 1.000 kilo baino gehiagotan hobetu zuen gainera. 20 altxaldi egin zituen errektangularrarekin, 22 zi­lin­droarekin, 16 kubikoarekin eta 16 bolarekin. Bosgarren Josetxo Urru­tia izan zen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun