Urriaren 21ean ospatuko da Usategietako Igandea

Irune eta Itsaso 2012ko urriaren 16a

Altxatak ostatua jarriko du goizean Lizarietan eguraldi ederra izanez gero

Arratsaldean berriz, urtero bezala frontoian izanen da ostatua baita bokatak eta opilak ere. Lehengo urtetan bezala, boletoak salgai izanen dira Andre Mari dantza taldeari lagun­tzeko. Sariak 12 uso bizirik, 2 lagunentzako otordua eta kanpin denda bat izanen dira. Arra­tsaldean 18:00etatik 21:30era dantzaldia izanen da plazan Gaubela taldearen eskutik. Bezperan, emakumeen afaria ere antolatu dute Herriko Ostatuan.
 
BISITA GIDATUAK
Hamargarren urtez, urriaren 1a eta azaroaren 20a bitarteko ortziral, larunbat eta igandetan, Usategietan bisita gidatuak izanen dira, sarezko ehizaren tradizioa bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Bisitak goizez izanen dira eta 09:00etan, 11:00etan edo 13:00etan egiteko aukera dago. Ordu bat ingu­ruko bisitak izanen dira eta prezioa, 4 euro pertsonako eta 10 per­sona baino gehiagoko taldeetan, 3 euro per­tsonako.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun