Beti Gazte elkarteak antolatzen duen argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da.Lau sari emanen ditu. Lehenbiziko saria, 300 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrena 200 euro eta trofeoa. Gainera, herriko egileen artean argazkirik onenari 150 euro eta trofeoa emanen zaio eta sari berezia izanen da kirol argazkirik onenarentzat.
Epaimahaiak azaroaren 12an emanen du erabakia eta egun horretatik abenduaren 2ra arte erakusketa izanen da Beti Gazteren egoitzan.