Kabi bat, hamaika hegada izenburupean 25. urteurreneko ospakizunak egiten ari da Arrano elkartea. Horren barnean, txondorra eta kultur harroaldia antolatzeko asmoa dute. Urriaren 5ean Goizuetako txondorra bideoa ikusi eta hori bultzatu zuten Goizuetako gazteen azalpenak aditu zituzten. Orduan ez zuten erabaki herrian txondorra egin edo ez, baina urriaren 12an berriz ere biltzekoak ziren solasteko.