Aitzineko alean aipatu bezala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzekotan da Udala eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta kezkak eta ekarpenak jasotzeko bilera eginen da urriaren 19an, ortziral arratseko 20:00etan Herriko Etxean. Udal ordezkariek, Bortzirietako bertze udaletako ordezkariek, eta UEMAko koordinatzaileak parte hartuko dute. Herritarrak eta eragileak ere gonbidatuta daude.