Lesaka eta Sakanaren arteko bertso desafioa eginen da urriaren 20an, larunbat arratsaldeko 17:00etan Arrano elkartean. Sakanarekin Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Joxema Leitza ariko dira eta herriko ordezkariak Xabier Silveira, Ioar Tainta eta Josu Sanjurjo. Aitzinetik bazkaria izanen da, Arrano elkartearen urteurrena dela eta ospatzen ari den sukaldaritza lehiaketaren barnean. Sukaldiariak bertso eskolako kideak izanen dira. Bazkaria 10 euro kostako da eta bertso saioa opari.