2.000 lagun bildu ziren Bortzirietako Haur Bestan

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 16a

Utzitako argazkia

Goiz euritsu baten ondotik, eguzkia atera zen eta horrekin batera familia aunitz hurbildu zen irailaren 29an kiroldegira. 2.000 pertsona inguruk ospatu zuten I. Bortzirietako Haur besta. Adin desberdinetako neska mutikoek eskalatzen, margotzen, puzgarrietan ibiltzen... gozatu zuten. Malerreka, Baztan eta Iparraldeko bizilagunak biltzeko asmoz, Labiaga Ikastolako Guraso Taldeak antolatu du lehen aldiz besta,  haurren eta gurasoen arteko harremanak bultzatzeko asmoz eta antolatzaileak gustora agertu dira bestak izan duen erantzunarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun