Udazkeneko Kultur Egunak antolatu ditu Etxalarko Euskara Batzordeak eta horretarako zenbait ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako.
Urriaren 19an, ortziral arratsaldeko 14:30ean txistu kontzertu didaktikoa eskainiko dute Irungo txistulariek Kultur Etxean.
Urriaren 25ean, ortzegun arratsaldeko 19:30ean, “Euskara, landu eta indartu beharreko hizkuntza” solasaldia eskainiko dute Andres Iñigo eta Pello Apezetxea euskaltzainek.
Azaroaren 4an, igandearekin, 12:15ean Lesakako abesbatzak emanaldia eskainiko du elizan.