Gure ikurrak aldarrikatzeko besta eginen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 11

Egun osoko besta izanen da eta herritarrei parte hartu eta balkoietan ikurrina jartzeko deia egin diete

Baimena eskatzeko beranduegi zelakoz atzeratu dute ekitaldia. Urriaren 12ko ekitaldia urriaren 20ra gibeleratu eta gure ikurrak aldarrikatzeko besta antolatu dute. Arratsaldeko 17:30etan hasiko dira ekitaldiak Berako Herriko Etxeko plazan eta kalejiran Altzateko plazaraino joanen dira

Urriaren 12an ikurriñaren aldeko kalejira egitekoa zen Beran, baina baimena eskatzeko beranduegi zelakoz gibeleratu egin dituzte ekitaldiak. Horren ordez, urriaren 20an gure ikurrak aldarrikatzeko besta antolatu dute. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Herriko Etxeko Plazatik eta handik kalejiran hoanen dira Altzateko plazara. Bertan herriko dantzariek, txistulariek, trikitilariek, musikariek, bertsolariek, txalapartariek eta kantariek parte hartuko dute. Testu bat irakurriko da eta ikurrina bat altxatuko da Altzateko plazan. Bukatzeko, bildutako guztientzat sagardoa eta txistorra jatea izanen da. Herritar guztiei bestan parte hartu eta etxeko balkoietan ikurrina jartzeko deia egin diete antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun