Berria taldeak bilera irekia eginen du bihar, urriak 10, Lesakan. 19:00etan egin dute hitzordua Matxinbeltzenean. Hitzordurako arrazoia, Berria taldearen egoeraz mintzatu eta etorkizunean zer egin litekeen planteatzea da. Etokizunean proiektu bideragarri bat egiten asmatzeko ideiak jaso nahi dituzte eta berrialagunen komunitatea zer den azaldu eta lesakarrek proiektu horretan egin ditzaketen ekarpenei buruz hitz egingo da.
Izan ere, egoera ekonomiko zailean aurkitzen da Berria Taldea. ‘Gero eta euskarri gehiagotan dago BERRIA, eta inoiz baino irakurle gehiago ditu. Baina, paperezko edizioaren salmentak eta publizitate sarrerak behera doaz. Paperezko egunkarien oinarrizko diru sarrerak izan direnak galtzen ari dira, baina Internetek eta euskarri berriek ez dute diru sarrera esanguratsurik ekarri. Horren ondorioz jarri zuten abian “Zure ziztada behar dugu’ kanpaina. 500 lagunen ekarpenak lortzea da helburua eta dagoeneko 3600 ziztada baino gehiago jaso ditu. Berria komunitatea geroa bermatzeko beharrezkoa dela dio taldeak. BERRIAlagun gehiago eginez eta haien ekarpenak proiektura ekartzeko bideak jarriz. Komunitateari parte hartzeko aukerak ematea izango da, aurrerantzean, taldearen zereginetako bat.
Nola egin diru ekarpena?
• Postaz. Eskuorriko datuak bete, eta igorri: Berria. Martin Ugalde kultur parkea, z/g. 20140 - Andoain (Gipuzkoa).
• Posta elektronikoz. Eskuorriko datuak laguna@berria.info helbidera bidali.
• Telefonoz. (0034) 943-30 43 45 telefonora hots egin.
• Internetez. www.berria.info/berrialaguna webgunean datuak eman.