"Emakumeak plazan" dokumentala ikusteko aukera izanen da Beran urriaren 15ean, 17:30ean

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 9a

"Emakumeak plazara" dokumetalaren Berako emanaldia iragartzen duen kartela

Herri kirolen bidez, emakumeak eta kirola hartu dituzte hizpide dokumentalean

Urriaren 15ean, Beralandetan, 17:30ean izanen da “Emakumeak plazan” dokumentalaren emanaldia. Arantxa Gurmendi dokumentalaren zuzendaria bertan izanen da aurkezpen lanak egiten.

Astelehenean, urriaren 15ean, Beralandetan arratsaldeko bortz eta erdietan izanen da dokumentalaren emanaldia. . Arantxa Gurmendi “Emakumeak plazan” dokumentalaren zuzendaria ere bertan izanen da, aurkezpena egitera etorriko baita. Dokumetalaren bidez, emakumeak kirolaz eta aisialdia gozatzeko duten aukeraz gain, honek ematen eta sortzen duen nabarmenkeri eta onarpen soziala aldarrikatu nahi dute. Herri kirolen bidez, emakumeak eta kirola hizpide bihurtu nahi dituzte eta emakumeek gizonezkoek kontrolatu duten alorrean bere tokia dutela azpimarratu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun