Atletismo eskolaren denboraldi berria aste honetan abiatu du Manttale taldeak

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Manttale Ttikiko neska-mutikoak eta monitoreak, joan den urtean mendira egindako ateraldi batean. Manttale Ttiki

Ttikienak larunbatean eta gazteak asteazkenean hastekoak dira

Atle­tismo eskolaren denboraldi berria abia­tzeko prest dago Man­tta­le taldea. Duela bi aste bilerak deitu zituen gurasoekin solasteko, eta aste honetan, atle­tis­mo esko­la hasi du. Alde batetik, Manttale Ttiki taldean, 2001 eta 2006 urteen artean jaio­takoak sartuko dira eta bertzetik, gazteen taldean, 1997 eta 2000 urteen artean jaiotakoak.
Aitzineko urteetan bezala, Manttale Ttikin nahiz gazteen taldean hain­bat jarduera eta entrenamendu egin nahi ditu Manttalek, lau monitorek gidatuta. Larunbat honetatik aitzinera, urriak­ 6, larunbatero-larunbatero bilduko dira ttikienak entrenatzera Berako kiroldegian, 10:00etatik 12:00etara. Gazteen taldearen ka­suan, asteazkenean hastekoak ziren, urriaren 3an, hauek ere kiroldegian eta asteazkenero bilduko dira 17:30etik 19:00etara.
 
Azken urteetan, 60 neska-mutikok baino gehiagok parte hartu dute Manttale Ttikiko eskolan, atletismoaren oina­rriak ikasiz eta joko didak­tikoak eginez. Lau moni­torek klase teorikoak eta praktikoak txandaka­tzen dituzte eta haurrek estira­mentuak egiten, beroke­tak edo karrerako estilo­ eta teknikak ikasten dituzte. Asteroko entrenamenduekin batera, tarteka lasterketetan parte hartzen dute, baita mendira egiten diren txangoetan ere, oinez nahiz bizikletaz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun