Berako Herriko Etxearen zaharberritze lanak erakutsiko dituzte asteburuan

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 4a

Halere, bertze aste pare bat beharko da udal bulegoak bertan irekitzeko

Berako Herriko Etxearen zaharberritze lanak bukatuta, asteburu honetan ateak irekiko zaizkie herritarrei. Urriaren 5ean, ortziral arratsaldeko 18:00etan eginen da inaugurazioa eta hautetsi, hautetsi-ohi, langile, inguruko herrietako udal ordezkariak eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak gonbidatuak izan dira. Larunbat goizean berriz, ateak irekiko dira herritarrentzat, bulego berriak ikusi nahi duenak bisita egin ahal izanen du 11:00etatik 13:00etara.

Marisol Taberna alkateak aipatu digunez, oraindik udal zerbitzuak ez dira Udaletxe berrian eskainiko, «oraindik bi aste gehiago beharko ditugu trasladoa antolatzeko eta gauzak lotzeko».

Berako Herriko Etxean hainbat lan egin dira. Sotoan artxibo gela, langileentzako aldagelak eta dutxak, galdara… Beheko solairuan hiru bulego berri egin dira, batean epaitegia egonen da eta bertze biak erabilera desberdinetakoak izanen dira, aldika kanpotik etortzen diren bertze zerbitzuak (gizarte langileak etortzen direnean herritarren harrera egiteko, Nekazaritza Ganbarakoa…) emateko. Komunak eskalburuaren azpian antolatu dira. Lehenengo solairuan, berriz, orain arte bigarren solairuan zeuden bertze bulegoak (alkatetza, idazkaria, kontu hartzailea, administrazioa…), eguneroko artxiborako gela, bilera gela eta udal langileendako gelak egin dira. Izan ere, orain arte udal bilera eta komisio guztiak pleno aretoan egin behar izaten zituzten.

Beraz, bigarren solairuan zeuden zerbitzu gehienak beheiti joan dira, baina alkateak gogorarazi duenez, «pleno aretoa hor gelditzen da, lehengoko egoera kaxkarrean. Ez dakigu noiz izanen dugun hori moldatzeko aukera, egungo egoera ekonomiko kaxkarrarekin jai dugu».

Lanak egiteko Nafarroako Gobernuko inbertsioen planaren barrenean %70eko dirulaguntza jaso du Herriko Etxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun