“Kabi bat, hamaika hegada” izenburupean 25. Urteurreneko ospakizunak egiten ari da aurten Lesakako Arrano elkartean. Horren barnean, txondorra eta kultur harroaldia antolatzeko asmoa dute eta horretako bilera deitua dute urriaren 5ean, ortziral arratsaldeko 20:00etan elkartean.
Lehenik, “Goizuetako txondorra” bideo emanaldia izanen dute eta ondotik azalpenak eta galderak erantzuteko prest agertuko dira Goizuetako txondorra bultzatu zuen Andoni Etxenike eta Goizuetako gazteak. Gero, Lesakan eginen ote den erabakiko dute.