Besta arrotzean auzolana

TTIPI-TTAPA 2012ko urr. 4a, 11:57

Gazte Oihua

Aurten ere besta «arrotz» gisa izendatu dute Lesakako gazteek urriaren 12a eta besta egin ordez, egun hori ikasteko baliatuko dute. Egun hori «arrotz»­ izendatze­ko­ hainbat arrazoi dituzte Lesakako Gazte Asanbladako kideek. Alde batetik, hispanitatearen eguna Amerikaren aurkikuntzarekin lotuta dagoela adierazi dute (1929an izendatu zuten hala). «Ezaguna da, ordea, ‘aurkikuntza’ horretan Hego Ameriketako­ hainbat herrialdek jasan zuten zapalkuntza». Egun honekin herrialde­ horiei espainiar­ nazio sentimendua inposatu nahia kritikatu dute. Bertzalde, urriaren 12a Pilareko Amabirjinaren eguna ere badela oroitarazi dute, hau da, Guardia Zibilaren eta Espainiako patroia. Hau ospatzeari ere uko egin diote. Besta honi intsumisioa adieraz­teko, ikastetxe zein lantegi gehienak itxiak daudenez, herri esko­lak antolatzea eraba­ki dute, besta eguna egun normaltzat hartu eta ikasteko baliatuz. Hortaz, 10:30ean auzolanari buruzko hitzaldia eginen dute Jasone Mi­txel­torenaren eskutik Arrano elkartean. Hitzaldiaren ondotik eztabai­da sortzea espero da eta auzolanaren ingu­ruko ekimenen bat ateratzeko itxaro­pena ere badago. Luntxa ere izanen da­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun