Beti Gazteko mendizaleek osatu dute Logroño arteko Bidea

Aitor AROTZENA 2012ko urriaren 4a

Javier ARRIOLA

Santiago Bidearen barnean, joan den urtean Baiona eta Iruña arteko bidea egin zuten Beti Gazteko mendizaleek eta aurten, Iruña eta Logroño artekoa. Azken etapa irailaren 16an egin zuten 51 lagunek, Torres del Rio eta Errioxako hiriburuaren artean eta lesakar baten jatetxean bazkaldu zuten. 2013an Burgoseraino ailegatu nahi omen dute, batzuetan asteburu osoko ateraldia eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun