15 urteren ondotik, uda honetan belar artifiziala aldatu diote Mastegiko futbol zelaiari eta auzolanean bertze lan batzuk ere egin dira. Espainiako Futbol Federazioak diruz lagundu ditu lanak eta erakunde honetako presidenteak, Angel Maria Villar-ek lanak ikusi zituen irailaren 21ean, Nafarroako Federazioko, Beti Gazteko eta udal agintariekin batera. Sanferminetako zapi gorria, Beti Gazteko intsignia eta Zakozar baten irudia hartu zituen opari Villarrek.