Hemendik urte bukaera bitarte egin beharreko jarduerak zehaztu ditu Elkarrizan boluntarioen taldeak. Bertzeak bertze, gaztelerako klaseak, boluntario berriak lortzeko sentsibilizazio kanpaina, pertsonen zaintzari buruzko solasaldiak eta bertze zenbait ideia landu nahi dituzte. Horrez gain, Maixabel Zugarramurdiri azken urte honetan egindako lana eskertu diote.