Irailaren 23an egin zen Gure Txokoak antolatutako XX. BTT proba eta eguraldi ederrarekin, 200 bat lagunek parte hartu zuten: 14 urte bitarteko 30 gaztetxo inguruk egin zuten haurren itzulia, hamar bat heldu 20 kilometroko ibilbidea egitera animatu ziren eta 150 inguru 30 kilometrokoa. Aitzineko urteetan bezala, bukaeran, Gure Txokoak, Katea Bikek eta Larun Haizpe elkarteak emandako oparien zozketa egin zen partaideen artean. Tartean ziren bi bizikleta ere, eta bat Xiker Lizardiri eta bertzea Karlos Patxekori tokatu zitzaion.
Laguntzaile eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete Gure Txokoakoek.