Dantzari eta musikari ohi helduen taldea sortu dute

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Abenduaren 26rako jaialdi bat prestatu nahi dute

Dantza dela edo musika dela, jende aunitz mugitu izan da Beran betidanik. Batzuk Gure Txokoa Dantza Taldean ibil­tzen dira, bertzeak Udal Musika Eskolan... Baina badira talde horietatik kanpo daudenak ere eta horiek guztiak biltzeko as­moz sortu dute Berako dantzari eta musikari­ ohi helduen taldea. Alde batetik, herriko dantzari eta musikari ohiak­ elkartu eta maite­ duten horre­taz elkarrekin gozatzea du talde honek helburu. Baina horre­kin batera, zaletasun horiek herriare­kin partekatu nahi dituzte, herriko be­­tiko dantza eta musikaz jaialdiren bat prestatuz.
 
Taldearen lehenbiziko erroka abenduaren 26rako jaialdi bat pres­ta­tzea izanen da, betiko dantzekin. Horretarako, ordea, dantzari eta musikari ohi helduak behar dituzte eta animatzeko deia egin diete. 
 
Joan den irailaren 28an bilera egitekoa zuten ekimenaz solasteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun