Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa abian da

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 15a

Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin lehiaketako iazko irabazleak

Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 30a izanen da

Joan den urtean bezala, Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Oraingoan ere, irudimena, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko dituzte.

Berako Herri Liburutegiak eta Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Hiru mailatan sailkatu dute, adinaren arabera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 2. maila bitarte. Gaia librea izanen da eta irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko dira. Idazkiak eskuz idatziak izan behar dute, ez dira onartuko idazmakinaz edota ordenagailuz idatzitakoak. Bortzirietako biztanlea izatea beharrezkoa da, baita euskaraz aurkeztea ere. Ipuinak entregatzeko azken eguna azaroaren 30a, ortzirala, izanen da eta sari banaketa abenduaren 14an eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun