Jubenil mailako txirrindulari gazteei zuzendutako Felix Errandonea Memorialaren 35. edizioa jokatu zen irailaren 15ean Gure Txokoa elkarteak antolatua. Peña Roya taldeko Luis Pascual nagusitu zen, Irabiako Odei Juangorekin egindako sprintean. Biek 02:04:32ko denbora behar izan zuten 85 kilometroko ibilbidea osatzeko. Hirugarren Beola Motor taldeko Mikel Ezkieta helmugaratu zen, podiuma osatuz. Herritarrei dagokienean, bosgarren Lizarte taldeko Kepa Remiro gelditu zen. Denetara 29 txirrindulari helmugaratu ziren, tartean bi emakume: Irene eta Ana Usabiaga.