Heldu den urtean Santiago Bidearen hirugarren denboraldian nola egin erabakitzeko batzarra dute urriaren 3an Lesakako Beti Gazte elkarteko mendizaleek. Asteazken arratsaldeko 19:00etan bilduko dira Beti Gazte elkartearen egoitzan.
Santiago Bidearen barnean, joan den urtean Baiona eta Iruña arteko bidea egin zuten Beti Gazteko mendizaleek eta aurten, Iruña eta Logroño artekoa. Azken etapa irailaren 16an egin zuten 51 lagunek, Torres del Rio eta Errioxako hiriburuaren artean eta lesakar baten jatetxean bazkaldu zuten.
2013an Logroñotik Burgoseraino ailegatu nahi omen dute, batzuetan asteburu osoko ateraldia eginez, baina hori asteazken arratsaldeko bilera informatiboan solastuko dute. Bidearen zati hau egin nahi dutenek bilera honetara agertu beharko dutela jakinarazi dute Beti Gazte elkartetik.