Beran dagoeneko ez da dantzarekin gozatzeko aitzakiarik izanen. Dantzari eta musikari heldu ohien taldea martxan baita. Lehenengo entseiua ortziral honetan izanen da Beralandetan arratsaldeko zortzi eta erdietan. Saio honetan betiko dantzetan ibiliko dira, makildantzak, sagar-dantzak, … adin eta garai guztietako dantzariek parte hartu ahal izateko. Entsegura agertzen direnek une alai eta dibertigarri bat pasatu eta aintzinako garaiak berritzeko aukera izanen dutela diote taldeko kideek.