Nafarroako Harrijasotze Txapelketa ospatuko da larunbatean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 28a

Unai Bertiz harria jasotzen

Bortz harrijasotzaile izanen dira lehian tartean eskualdeko Bertiz, Urrutia eta “Santxin”

Irailaren 29an, arratsaldeko seietan jokatuko da Igantzin norgehiagoka. Parte hartzaileen artean eskualdeako hiru ordezkari izanen dira; Unai Bertiz sunbillarra, Josetxo Urrutia leitzarra eta Xabier Ariztegi “Santxin” etxalartarra.

Irailaren 29an, arratsaldeko seietan jokatuko da Igantzin Nafarroako Harrijasotze txapelketako norgehiagoka. Parte hartzaileen artean eskualdeako hiru ordezkari izanen dira; Unai Bertiz 27 urteko sunbillarra, Josetxo Urrutia 35 urteko leitzarra eta Xabier Ariztegi “Santxin” 30 urteko etxalartarra. Hauekin batera Xabier Igoa  (Aldatz) eta Aitor Oiarbide (Etxarri Arantz) arituko dira txapela eskuratzeko lehian. Harri jasotzaile bakoitzak bi minutuko saioak egin beharko ditu 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin. Bertiz da joan den urteko Nafarroako txapelduna eta aurtengoan ere titulua mantentzeko ahalegina eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun