Goiz euritsu baten ondotik, eguzkia irten zen eta horrekin batera familia aunitz hurbildu zen Berara. Bi mila pertsona inguruk ospatu zuten I. Bortzirietako Haur besta. Adin desberdinetako neska mutilek eskalatzen margotzen, puzgarrietan ibiltzen... gozatu zuten.
Malerreka, Baztan eta Iparraldeko bizilagunak batzeko asmoz, Berako Labiaga Ikastolako Guraso Taldeak antolatu du lehenbizikoz jaia. Zonaldeko haurren eta gurasoen arteko harremanak bultzatzeko asmoz eta antolatzaileak gustora agertu dira bestak izan duen erantzunarekin.