Greba egunaren baitan Beran konbokatua zegoen manifestazioa bertan behera gelditu da, Guardia Zibilak Funvera paretik ateratzea galerazi baitu. Nonbait, Espainiako Gobernuko Delegazioak dio baimenak epez kanpo eskatu direla dio eta aitzaki horrekin, manifestazioa ateratzen bazen kargatu eginen zutela erran diete guardiazibilek antolatzaileei. Eta horren erakusgarri, Berako kuarteletik, sirenak martxan eta antidisturbio materialarekin agertu diren patronalak. Sindikatuetako ordezkariek aipatu dutenez, baimena duela hamar egun eskatu zen lehen aldiz eta hau ukatu ondotik, bertze bitan ere eskatu da, erantzunik jaso gabe. Halere, guardia zibilaren jarrera ikusita, manifestazioan ez ateratzea erabaki dute eta arratsaldeko 17:30ean Donezteben eginen den manifestaziora (hau bai, baimen guziarekin) joateko deia egin dute.