Dantzari eta musikari heldu ohien taldea sortu nahi dute Beran

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 25a

Abenduaren 26rako jaialdi bat prestatu gogo dute eta ortziralean eginen dute lehen bilera

Dantza dela edo musika dela, jende aunitz mugitu izan da Beran betidanik. Batzuk Gure Txokoa Dantza Taldean ibiltzen dira, bertzeak Udal Musika Eskolan... Baina badira talde horietatik kanpo daudenak ere eta horiek guztiak biltzeko asmoz sortu dute Berako dantzari eta musikari heldu ohien taldea.

Alde batetik, herriko dantzari eta musikari ohiak elkartu eta maite duten horretaz elkarrekin gozatzea du talde honek helburu. Baina horrekin batera, zaletasun horiek herriarekin partekatu nahi dituzte, herriko betiko dantza eta musikaz jaialdiren bat prestatuz.

Taldearen lehenbiziko erroka abenduaren 26rako jaialdi bat prestatzea izanen da, betiko dantzekin. Horretarako, ordea, dantzari eta musikari ohi helduak behar dituzte eta animatzeko deia egin diete.

Egitasmo honetan parte hartu nahi izanez gero irailaren 28an, ortziral arratsaldeko 20:00etan Beralandetan eginen den bilera deitu dute, «elkar ikusteko eta zerbait polita eta ederra martxan jartzeko aukera izanen duzu», diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun