Elkarrizan boluntario taldeak sentsibilizazio kanpaina eginen du igande honetan Igantziko Artzain Egunean, mahai edo stand bat paratuz boluntario gehiago lortzeko helburuarekin.
Gaur egun Elkarrizan taldeak dituen boluntario gehienak Bera eta Lesakakoak dira eta horretaz, aurtengo helburu nagusia Etxalar, Igantzi eta Arantzako jendea sartzea izanen litzateke, zerbitzua bortz herrietara hedatzeko.
Elkarrizan Beran sortutako boluntario taldea da eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak laguntzen dio kudeaketan. Boluntariotza profesionala eskaini nahi du, lau zutabetan oinarrituta: formakuntza, ardura zibileko asegurua, kilometraje gastuak Elkarrizanek berak ordaintzen ditu eta koordinazioa, hilabetean behin gizarte langilearekin biltzen baitura.
Elkarrizan elkarteak bakar-bakarrik laguntza lanak egiten ditu, erresidentzian, etxean bertan edo pasiatzerako orduan, mahai jolasetan, mandatu ttikiak egiteko, medikura edo ospitalera joateko edota txangoak egiteko eta ez du inondik ere orainduak diren bertze lan batzuk ordezkatu nahi. Helduen gaztelerako alfabetatze lanetan eta haurren eskola laguntzan ere aritzen dira.