Igantziko San Migel bestetako txupinazoa heldu den ortziralean, irailaren 28an botako bada ere, azkeneko urteetako ohiturari eutsiz besten aitzineko asteburuan ere ekitaldi ugari antolatu dituzte Igantzin. Aipagarriena, 33. Edizioa betekoduen artzain zakur txapelketa izanen da, baina badira bertze hainbat.
Irailaren 22an, larunbat goizeko 11:00etan ajoarriero lehiaketa eta dastaketa eginen da frontoian. Bakoitzak behar duen guztia eraman beharko du. 16:00etan Plater tiroketa eginen da Ziobin. 20:00etan Herriko dantzarien emanaldia izanen da eta 22:00etan Bertso afaria.
Irailaren 23an, igande goizeko 11:30ean Txistulari eta trikitilariekin kalejira eginen da. 12:00etan haurren arteko herri kirolak izanen dira. Nafarroako Kirol Jolasetan parte hartu duten Igantzi, Basaburua eta Berako taldeen arteko proba konbinatuak jokatuko dira. Ordu berean gazta lehiaketaren bederatzigarren edizioa eginen da. 14:00etan Jubilatuen bazkaria. 16:30ean XXXIII. Artzain Zakur Txapelketa jokatuko da Meakaundiko zelaian. Ordu berean, Gorriti eta bere animaliek ikuskizuna eskainiko dute aparkalekuan. 18:30ean Kankailu eta buruhaundiekin herrian barna kalejira eginen da. 19:00etan Sagardo besta, gazta eta opila dastaketa, eta trikitixa emanaldia izanen dira.