Berako XX. BTT Ibilaldia eginen da irailaren 23an

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 21a

Hogeigarren edizioa beteko du aurten Berako Mendi Bizikleta ibilaldiak. Artxiboko argazkia

Helduentzako bi ibilbide eta haurrentzako bertze bat izanen ditu aukeran

Gure Txokoa Elkarteak XX. BTT ibilaldia antolatu du Beran hurrengo iganderako, irailaren 23rako. Hiru ibilbide izanen dira aukeran: helduentzako bi eta haurrentzako bertze bat.

Gure Txokoa Elkarteak XX. BTT ibilaldia antolatu du Beran hurrengo iganderako, irailaren 23rako. Hiru ibilbide izanen dira aukeran: helduentzako bi eta haurrentzako bertze bat.

Ibilbide luzea Matzadatik aterako da, handik Alkaiaga industrialdera joanen da, gero Sarraia, Elorlepo (5. Mugarria), Manttale, Ibardin, Usategieta, Landagaita, Gondendiaga, Lizuniaga, Idoiako lepoa eta Santa Barbaratik pasatu ondotik, Matzadan bukatuko da. Ibilbide motza aukeratzen dutenek luzearen berdina eginen dute, baina Sarraiatik zuzenean Ibardinera joanen dira.

Haurrena, berriz, Postasetik aterako da eta Ibardinera joanen dira, gero Usategietara eta Zumalkotik Lizuniagako errepidea hartuta Matzadara jeitsiko dira. Ez dira aunitz izaten haurrek parte hartzeko aukera ematen duten BTT ibilaldi aunitzik eta ttikienak gustura ibiltzen dira ibilaldi honetan. Postasetik ateratzen direnez, bertaraino bai haurra baita bizikleta ere furgoneta edo kamioi batean eramaten dira, beraz hagitz garrantzitsua da 09:30erako denak Matzadan egotea, igo ahal izateko. Ordu horretarako Matzadan prest ez dagoenak ezin izanen du parte hartu.

Izen-ematea, Matzadan eginen da 08:00etatik 09:30era. Gure Txokoako bazkide edota federatuek 10 euro ordainduko dute. Bazkide ez direnek edota federatuek 15 euro eta haurrek 5 euro. Opari poltsa emanen zaie izen eman duten lehendabiziko 250 parte hartzaileei. Parte hartzaileen artean oparien zozketa ere eginen da bukaeran. Katea Bikek oparitutako bizikleta pare bat eta Larun-Haizpe merkatari taldeak emandako opariak zozketatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun