Joan den ikasturtean Igantziko Euskaltegi eta Solaslaguna programan parte hartu zuten ikasle eta boluntarioak ageri dira ondoko argazkian. Eta pozik daude... Zergatik? Ba beraien euskara ikasteko ahaleginari esker, Udaleko Kultura Batzordeak opari ederra egin zielako: irailaren 1ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskaini zuten Hegoak ikuskizun paregabeaz gozatzera gonbidatu zituen. Ederra izan zela erran digute eta hagitz ongi pasatu zutela. Noski, ikuskizunean eta horren aitzakian, geroko parrandatxoan... Zorionak beraiei!
Ea aurten ere Euskaltegia eta Solaslaguna programa Igantzin martxan paratzen ditugun eta ikasle nahiko izaten diren! Anima zaitezte! Euskara ikasteak sariak baditu eta!