Abuztuaren 21etik 28ra herriko nahiz inguruko herrietako 40 bat lagun Alemanian barna ibili ziren. Martin Legarrak urtero gidatzen duen oporraldi honetan hainbat hiri, herri eta txoko ezagutu dituzte aurten ere eta kontatu digutenez, ez dute aspertzeko astirik izan eta giro ederrean pasatu dituzte opor gidatuak.