Eguzkialdeko bestak

Nerea ALTZURI 2012ko irailaren 20a

Maider MITXELENA

Iraila abiatzeko aukera ezinhobea egin dute aurten Eguzkialdeko auzotarrek. Irai­la­­ren 1erako besta iragarri zuen kartel originala ikusi genuen auzoko sarre­ran: eguz­ki haundi baten marrazkia, ‘aldea’ hizkiak eta animatzeko deia... Ba, ez zen­ auzotar eta herritar gutti animatu. Kontatu digutenez, giro paregabea izan zen auzoko pa­troia­ den eguzkia eta beroa lagun. Bazkaltzeko 120 lagun inguru bildu ziren. Seguru hurrengo urterako gogoz gelditu direla!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun