Iraileko bigarren asteburuko hitzorduari ez zioten hutsik egin Bittirian eta bestak izan dituzte aurten ere. Ortziraleko patata tortilla lehiaketan 8 bikotek hartu zuten parte. Larunbatean, haurren herri krosaren ondotik, bertso eskolak girotutako bazkarian bildu ziren auzotarrak eta gero herri olinpiadak egin zituzten. Igandean jokoak, Txan magoaren ikuskizuna eta trikitixa jaialdia izan ziren.