Argazki lehiaketa

Aitor AROTZENA 2012ko irailaren 20a

Aurten ere argazki lehiaketa antolatu du Beti Gaztek. Afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), ohiko sistema erabiliz.
 
Argazkien gaia librea izanen da. Paperean egindako argazkiak aurkeztu beharko dira, zuri-beltzean edo kolorean eta digitalki manipulatu gabeak. Argazkiekin batera, CD bat bidaliko da, aurkezturiko argazkiak edukiko dituena, JPEG formatoan, 300 pppko guttieneko bereizmenarekin. Egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezten ahal ditu eta berak erabakiko du argazkiaren neurria, nahiz eta horietako bakoi­tzak gehienez 30x40 cmko kartulinean jarrita egon beharko duen.
 
Lau sari emanen ditu Beti Gaztek. Lehenbizikoa, 300 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrena 200 euro eta trofeoa. Gainera, herriko egileen artean argazkirik onenari 150 euro eta trofeoa emanen zaio eta sari berezia, trofeoa izanen da kirol argazkirik onenarentzat. Epaimahaiak azaroaren 12an emanen du erabakia eta  azaroaren 12tik abenduaren 2ra, erakusketa izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun