Helduen, gazteen eta haur edo gaztetxoen taldeetan izena emateko epea zabaldu du Bortzirietako Bertso Eskolak. Lesakan, helduetan bi talde proposatu dira: alde batetik, txapelketako taldea eta bertzetik heldu hasiberriena. Kasu honetan hiru hilabeteko ikastaroa 30 euro kostako da. 15-18 urteko gazteek ere izanen dute aukera, ikasturte osoa 60 euro ordainduta eta 8-14 urteko haurrei ere ikastaroa eskainiko zaie, ikasturte osoa 60 euro ordainduta. Izena emateko edo informazio gehiagorako 618 963011ra deitu edo bortzibertso@gmail.com-era idatzi. Irailaren 30a izanen da azken eguna.