‘Euskaraz bizi nahi dut’ lasterketa larunbatean

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 20a

Kontseiluaren ekimenez, Euskaraz bizi nahi dut lasterketa eginen da larunbatean, hilak 22. Bortzirietan laster­keta bakarra eginen da, Beran. Kiroldegiaren paretik abiatuko­ da 16:30ean eta Euskara Batzordea burubelarri dabil antolatzen. Bortz ibilbide izanen­ dira: 6 urte artekoentzat 200 m, 7-10 urtekoentzat 500 m, 11-15koentzat 1.200 m, 16-18koen­tzat 5.000 m eta 18 urtetik goitikoentzat 5.000 m emaku­meek eta 7.000 m gizonez­koek. Izena emateko hiru aukera­ daude: ikastetxean­ irailaren 20a baino lehen, www.euska­ razbizinahidut.org web orrian eta egunean­ bertan. Haurrek 2 euro ordainduko dituzte eta helduek 5, baina lasterketako kamiseta nahi izanez gero, 5 euro gehia­go denek. Zozketak ere­ izanen dira eta ekitaldi bat ere bai. Manifestu bat irakurriko da eta bertsolariek eta txarangak parte hartuko dute­­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun