Epaiketa bateko prozedura euskaraz egitea debekatua

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 20a

Liburuzainaren lanposturako Nafarroako Gobernuak hizkuntza perfilik ez eskatu izanagatik epaiketara jo zuen iaz Udalak. Epaiketako prozedurak euskaraz egiteko eskatu zuen, eta Nafarroako Justizia Auzitegiak uko egin ondotik, erabakia errekurritu zuen Udalak. Nafarroako Gobernuak ez zuen iri­tzirik eman, eta orain epaileak ebatzi du Udalaren eskariak ez duela lekurik. Epaileak ez dio erantzun Udalaren defentsak argudiatutako gaiei, eta Botere Judizialaren Legeak dioena baino ez du bildu. Horren­ arabera, gaztelania da epaitegietako­ hizkuntza. Erabakiak biltzen du gainerako hizkuntza­ ofizialak erabili ahal izanen­ direla bi aldeetako batek espreski ez erabiltzea eska­tzen ez badu. Kasu honetan, Udalak espreski eskatu du erabil­tzea, eta Gobernuak ez dio eskari ho­rri erantzunik eman. Epaileak interpretatu du gaztelania erabiliko dela­ eta ez dagoela derrigortua euskara erabiltzera. Erabakia ezin da erreku­rritu. Udalak epailaren jarrera txarretsi eta justizian euskaraz aritzeko ezintasuna salatu du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun