Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren parte hartu du aurten ere herriko taldeak eta Berriozar izan du aurkari. Bi proba konbinatuetan aritu dira lehian, lehenbizikoan txokor biltzen, zaku lasterketan, lasterka eta arpanean eta bigarrenean lastoa botatzen, txingekin eta ingudearekin. Berako taldea bigarrenean nagusitu da.