Helduen eta haurren bertso eskolak paratu nahi ditu martxan Bortzirietako Bertso Eskolak Beran. Helduetan maila desberdinak eskainiko dira eta 8-14 urtekoetan, seiko taldea elkartzen bada emanen da ikastaroa. Izena emateko 618 963011ra deitu edo bor tzibertso@gmail.com helbidera idatz daiteke, hilaren 30a baino lehen.