Aurten ere mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Gure Txokoa Elkarteak. Igandean, hilak 23, izanen da. Hiru ibilbide izanen dira aukeran: helduentzat bi eta haurrentzat bat. Ibilbidearen xehetasunak 49. orrian aurkituko dituzue. Gainerakoan, aipatu, izen-emateak Matzadan egin beharko direla 08:00etatik 09:30era. Bazkide edota federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta bertzeek 15 euro. Haurrek, berriz, 5 euro. Izena ematen duten lehendabiziko 250 parte hartzaileei opari poltsa emanen zaie eta bukaeran, partaideen artean Katea-Bikek oparitutako bizkleta eta Larun Haizpe merkatarien elkarteak emaniko opariak zozketatuko dira.