Haurraren Astearen barnean hainbat ekitaldi egiten ari dira Lesakan

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 17a

Kulkiren eskutik, garai bateko jokuak izanen dira ortziral arratsaldean ikastolako patioan. Artxiboko argazkia

Igandeko krossarekin abiatu zen Irain eta Tantirumairuko guraso elkarteek antolatutako astea

Lesakako Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteek antolatuta, Haurraren Astea ospatzen ari dira egunotan. Igande goizean egindako krossarekin abiatu ziren ekitaldiak.

Lesakako Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteek antolatuta, Haurraren Astea ospatzen ari dira egunotan. Igande goizean egindako krossarekin abiatu ziren ekitaldiak.

Irailaren 17an, astelehen arratsaldeko 16:30ean margo lehiaketa izanen da plazan.

Irailaren 19an, asteazken arratsaldeko 16:30ean Pailazo ipuin kontalaria ariko da ttikienentzat kontu kontari Beti Gazte elkartean eta ondotik, ipuin-bertsolaritza izanen da.

Irailaren 21ean, ortziral arratsaldeko 16:30ean Kulki izanen da ikastolako patioan.

Irailaren 22an, larunbat goizeko 11:00etan joku tradizionalak izanen dira. Arratsaldeko 16:00etan, berriz, tailerrak eta eskulanak izanen dira, tartean baita berendua ere. Haurraren Asteko ekitaldiekin bukatzeko, 18:30etik 21:30era musika izanen da plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun