Jubenil mailako txirrindulari gazteei zuzendutako Felix Errandonea Memorialaren 35. edizioa jokatu zen irailaren 15ean, larunbat arratsaldean Beran, Gure Txokoa elkarteak antolatua. Peña Roya taldeko Luis Pascual nagusitu zen helmugan, Irabiako Odei Juangorekin egindako sprintean. Biek 2 ordu, 4 minutu eta 32 segundo behar izan zuten 85 kilometroko ibilbidea osatzeko.
24 segundura Beola Motor taldeko Mikel Ezkieta helmugaratu zen, podiuma osatuz. Laugarren postua Pipaan taldeko Alejandro Hermosorentzat izan zen 59 segundura eta bosgarrena Lizarte taldeko Kepa Remiro beratarrarentzat, irabazlearengandik minutu eta 46 segundora. Beratarraren denbora berean seigarren izan zen Congelados de Navarra taldeko Adrián Villafranca. Zazpigarren postua Beola Motor taldeko Ioar Tabarrentzat izan zen (2 minutu eta 38 segundora), zortzigarren Lizarte taldeko Julen Ardaiz (3 minutu eta 52 segundora), bederatzigarren Lizarteko Iñigo Etxabarri (4 minutu eta 22 segundora eta hamargarren Pipaan taldeko Xabier Perez (4 minutu eta 43 segundora).
Denera 29 txirrindulari helmugaratu ziren, tartean bi emakume. Irene Usabiaga 23. Izan zen, irabazleak baino 6 minutu eta 33 segundo gehiago erabilita eta Ana Usabiaga 27. Izan zen, irabazlearengandik 8 minutu eta 39 segundora.