Illekueta auzoko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan Beran. Irailaren 15ean, larunbat eguerdian botako den altxaferoarekin abiatu eta hainbat ekitaldi izanen dira.
Larunbat eguerdiko altxaferoa girotzeko erraldoiak, buruhaundiak, trikitixa eta gaiteroak ere izanen dira. 14:30ean zikiro jatea eginen da eta txartelak Auzoan daude salgai, 19 euro truke. 17:00etan mus txapelketa jokatuko da. Bazkariko txartelakin debalde izanen da partehartzea, baina txartelik gabe 10 euro ordaindu beharko da bikoteko. Toka txapelketa ere jokatuko da.
19:00etan dantzak izanen dira Gure Txokoa taldearen eskutik. 20:00etan lunch herrikoia. 21:30ean suzko zezena aterako da. 22:00etan dantzaldia Illekuetako zubian.
Irailaren 16an, igandeko ekitaldiak, goizeko 11:00etako plater tiroketarekin abiatuko dira. 12:00etan Meza Nagusia. 13:00etan herri kirol erakustaldia eginen da. 16:00etan haur jokoak eta ondoren, bibolin entzunaldia ere izanen da. Bukatzeko, 20:00etan tortilla patata lehiaketa jokatuko da.