Hemendik urte bukaera bitarte gauzatu beharreko jarduerak zehazteko bilera egin zuen Elkarrizan boluntario taldeak irailaren 10ean, astelehenean Beran.
Bertzeak bertze gaztelerako klaseak, boluntario berriak lortzeko sentsibilizazio kanpaina, pertsonen zaintzari buruzko solasaldiak eta bertze zenbait ideia landu nahi dituzte. Horretaz gainera, Maixabel Zugarramurdi Elizondok azken urte honetan egindako lana eskertzeko aprobetxatu zuten bilera.